GELA 2020 EDIZIOKO ZOZKETAREN OINARRIAK

A20004073 zenbakidun IFK duen Sociedad Vascongada de Publicaciones SA sozietateak bost iPhone 7ren zozketa antolatu du, eta ekainaren 2tik aurrera egingo da.

Ondorengo OINARRIEN arabera egingo da aipatutako zozketa:

  1. ZOZKETAN PARTE HARTZEKO
    Gela Hezkuntzaren Azoka Digitaleko (gela.diariovasco.com) 12 urtetik gorako edozein parte-hartzailek izango du zozketan parte hartzeko aukera. Azokako parte-hartzailetzat joko da plataformako intereseko ikastetxeen materiala (bideoak, etab.) kontsultatu duen eta, halaber, azalaren beheko aldean dagoen galdetegia behar bezala bete duen oro.
  2. ZOZKETATIK KANPO
    Zozketatik kanpo geratuko da Gela Hezkuntzaren Azoka Digitaleko parte-hartzaile ez den eta/edo 12 urtez azpiko pertsona oro.  
  3. SARIAK
    5 iPhone 7 zozkatuko dira Microtools Appleren banatzaile baimenduaren eskutik.
    Gailuaren ezaugarriak :
    Erretina HD pantaila, 4,7 "• Chip a10 • Touch id identitate-sentsorea • 3D Touch • ISight kamara, 12 Mpx flash True Tone • Bideo-grabazioa 4Kn • FaceTime 5Mpx • Haririk gabeko konexio ultra-azkarra • Barometroa • Altua x lodiera (cm): 13,83 x 6,71 x 0,71 • Pisua: 138gr. •Zipriztinekiko, urarekiko eta hautsarekiko erresistentea.
  4. IRABAZLEAK AUKERATZEA
    Antolatzaileek berariaz jakinaraziko diete irabazleei zozketa irabazi dutela, eta webgunean (gela.diariovasco.com) argitaratuko dira izenak, ekainaren 2tik aurrera. El Diario Vascoren instalazioetan (Portuetxe kalea 2, Donostia) jaso ahal izango dute saria, horren berri ematen zaien unetik.
  5. IRABAZLEEN BERRI EMATEA
    Antolatzaileek berariaz jakinaraziko diete irabazleei zozketa irabazi dutela, eta webgunean (gela.diariovasco.com) argitaratuko dira izenak, maiatzaren 26tik aurrera. El Diario Vascoren instalazioetan (Portuetxe kalea 2, Donostia) jaso ahal izango dute saria, horren berri ematen zaien unetik. 
  6. KOMUNIKABIDEETAN JAKINARAZTEA
    Sociedad Vascongada de Publicaciones SA sozietateak eskubidea izango du irabazleen izen-abizenak eta, saria eskuetan dutela, haien argazkiak egoki irizten dizkion bitartekoen bidez argitaratzeko eta horien hedapena egiteko, zozketa egiten denean zein etorkizunean, egoki irizten dizkion komunikazio eta propagandetan.
  7. ADINGABEAK
    Parte-hartzaile asko 18 urtez azpikoak direnez, beharrezkoa izango da haien guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena, saria jaso ahal izan dezaten.
  8. AURREZ JASO EZ DIREN ALDERDIAK
    Sociedad Vascongada de Publicaciones SA sozietateak izango du egoki irizten dizkion erabakiak hartzeko eta zozketa honetarako beharrezko aldaketak egiteko eskumena, bai eta hemen jaso ez diren alderdiei dagozkienak ere. Parte hartzeak oinarri hauetan xedatutakoa onartzea eta horrekin ados egotea dakar.