GELA

UNIBERTSITATE-PRESTAKUNTZA PUBLIKOA

UNED BERGARA

Goi-mailako irakaskuntzako eta ikerkuntzako unibertsitate publikoa da UNED. Europako kanpusik handiena, eta Estatuan liderra den online bidezko ikaskuntza-eredu erdi-presentziala ditu.

Jakintza-arlo guztietako unibertsitate-ikasketak eskaintzen ditu UNED-Bergarak: 28 Gradu, 11 gradu konbinatu, 79 master eta Doktoretzako 19 programa; baita Etengabeko Prestakuntza, Hizkuntza Ikastaroak eta nagusientzako Unibertsitatera sartzeko ikastaroak ere.

Unibertsitate Erdi-presentziala da, eta ikasketak bizitza pertsonalarekin eta profesionalarekin bateragarri egiteko aukera ematen du, zauden lekuan zaudela eta malgutasunez ikas dezazun. Online bidezko prestakuntzaren abantaila guztiak eta, Bergarako UNED ikastetxean, irakasle eta tutoreekin aurrez aurreko eskoletara joateko aukera.

Zugana egokitzen da UNED. Zure erritmora ikas dezakezu, kopuru mugaturik gabe; nahi duzun ikasgaiak aukeratu ditzakezu matrikulatzeko, bai zure ikasketak hasteko, bai hasi zenituenak amaitzeko.

40 urte baino gehiagoko esperientzia, eta egoitza eraberritua, Goi-mailako Hezkuntzako Europako Espazioan XXI. mendeko ikasleen beharretara egokitutako kalitatezko prestakuntza baterako malgutasuna eta autonomia bermatzen duten puntako ekipamendu teknologikoak dituena.

IPHONE7 ZOZKETAKO
IRABAZLEAK

Ibon San Jose,
Ane Rezola,
Ines Allende,
Pablo Luzuriaga Azqueta eta
Axier Arrieta
Murua
IPhone7